Landa Garapen eta Ingurumen Departamenduak Urbasa-Andia natur parkeko guardetxea berritzeko lanak eman nahi ditu. Lanek 256.489,96 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Departamentuak obra finantzatzeko Eskualde Garapenerako Europako Funtseko 95.388,82 euroko (BEZik gabe) dirulaguntza du. Eskaintza egin nahi duenak azaroaren 11ko 23:59ra arteko epea du. Obra kontratua eskuratzen duen enpresak 20 hilabete izanen ditu lanak despeditzeko.
Departamentuak berritu nahi duen eraikina Urbasako kanpinaren atzeko aldean, ipar mendebaldean, dago. Eraikina Lizarraldeko basozainek eta Nafarroako Gobernuaren Orekan ingurumen kudeaketako enpresa publikoko langileek erabiltzen dute. Eraikina egoera onean dago, baina barruan hezetasun eta hotz handia egoten da eta, beraz, ezin da egon. Eraikinari konfort termiko hobea eman eta eraikinaren barruko banaketa berria egiteko lanak dira eman nahi direnak.
Egitekoak
Eraikinak beheko solairua eta ganboikoa ditu eta 12,82 eta 11,73 metroko luzera du aldeetan. Guztira 101,87 metro karratuko erabilerako espazioa du beheko solairuak. Eraikineko teilatuko latak ordezkatuko dituzte, eta haien gainean isolatzaileak eta teilak jarriko dituzte. Ganboikoren zoruan isolatzailea jarriko dute, beheko solairuaren isolamendua hobetzeko. Gainera, estali egiten diren eskailera bat jarriko dute hara igotzeko.
Baita teilatuko-hodiak ere. Eraikina irisgarria izateko kanpoan, atearen ondoan, arranpa eginen da. Behin barruan bileretarako gela handi bat, langileendako espazioa, biltegia, komuna eta hainbat lanpostu duen bulego espazioa izanen dira. Atzean dagoen atea komuneko leihoa bihurtuko da. Gainerako leihoak mantendu eginen dituzte. Kanpoko zerbitzuen hartuneak berritzeaz aparte, eraikineko azpiegiturak egungo legedira egokituko dituzte.