Sendaberri Paisaia eszeniko berriak, Sakanan

Guaixe

Sendaberri programaren aurkezpena. ARTXIBOA

Urriaren 11n, igandea, Irurtzungo kultur etxean, Berlin, Brecht, Kabaret ikuskizuna izanen da, eta egun berean, Etxarri Aranazko kultur etxean, Nuur familiarteko zirku ikuskizuna izanen da. 

Sendaberri Paisaia eszeniko berriak egitasmoaren bi ikuskizun izanen dira urriaren 11n, Sakanan. Sendaberri Nafarroako Antzoki Sareko ziklo bat da, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egindakoa, eta helburua da sareko antzokietan programazioa konpainia eta ikuskizun berriekin abesrastea eta osatzea da. 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Berlin, Brecht, Kabarett ikuskizuna izanen da. Lanak Bertolt Brecht dramaturgoaren hainbat poema eta eszena plazaratzen ditu. Bestetik, Etxarri Aranazko kultur etxean, Nuur familiarteko zirku ikuskizuna izanen da, 17:30ean. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke. Udazkena zehar Sendaberri egitasmoaren ikuskizun gehiago izanen dira ibarrean.