Sakanako Mankomunitateak ibarreko gazteek dituzten etxebizitza beharrak ezagutu nahi ditu. Horregatik, 18 eta 35 urte bitarteko sakandarrei zuzendutako inkesta zabaldu du. Haren bidez, Mank-eko arduradunek Sakanako "benetako eskaria zein den jakin nahi dugu, zuei, gazteei, zuzendutako udal-politikak hobetzea da". Horregatik, gazteei inkesta betetzeko dei egin diete: "Zure erantzunarekin, Sakanako Udalek datozen urteetan gazteon etxebizitzaren inguruan hartuko dituzten erabakietan zuzenean parte hartuko duzu". Inkesta erantzun nahi duenak labur.eus/qe9p9tlc loturaren bidez egin dezake. Inkesta betetzeko epea gaur, ostirala, lastailak 16 despedituko da. Erantzunak emateko bost minutu behar direla jakinarazi dute.