Europako Parlamentuko The Left ezkerreko taldeak antolatuta, Syrizako (Grezia), Enhedslisteneko (Danimarka) eta EH Bilduko udal ordezkariak mahai inguru batean parte hartu zuten asteartean, lastailaren 13an. Besteak beste, etxebizitza larrialdia, trantsizio ekologikoa, migrazioa, hirigintza, zerbitzu publikoak eta gizarte inklusioa izan zituzten hizpide. Haien artean esperientziak, erronkak eta jardunbide egokiak partekatu zituzten, tokiko gobernantza aurrerakoiaren bidez herritarren bizi baldintzak hobetzeko bideak aztertzeko helburuarekin. Era berean, herritarren beharrei erantzuteko tokiko gobernuen rola eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia jarri zituzten mahai gainean.
Topaketan, besteak beste, Oihana Olaberria Jakak eta Maria Saez de Albeniz Bregañak parte hartu zuten, Arakilgo eta Etxarri Aranazko alkateak.