Futbola

Liga etenaldiaren ondoren, lanera

Guaixe

Preferente eta erregional taldeak jokora itzuliko dira. Argazkian, Etxarri Aranatz. 

Preferente eta erregional mailan bosgarren jardunaldia dago jokoan.

Asteburuan ez ziren ligako partidak jokatu, Kopako jardunaldia jokatu zelako. Gure taldeak ez dira kopan lehiatzen ari eta, hortaz, atseden asteburua izan zuten. Datorren asteburuan itzuliko dira lanera, bosgarren jardunaldia jokoan baitago. 

Preferente mailan Mutilvera B da liderra (9 puntu), Altsasu laugarren da (8 puntu) eta Etxarri Aranatz zortzigarren (6 puntu). Altsasuk sailkapenean bigarren den Ardoi B-ren kontra jokatuko du urriaren 17an Zizurren (18:30). Etxarri Aranatzek, aldiz, etxean jokatuko du eta sailkapenean azkena den Valle de Egues B taldea hartuko du urriren 17an (17:00). 

Erregional mailako bosgarren multzoan Alde Zaharreko kluba dago sailkapen buru (9 puntu), Lagun Artea zazpigarren da (7 puntu) eta Altsasu B hamabigarren (3 puntu). Asteburuan Lagun Arteak Beti Onak B taldea hartuko du Zelai Berrin urriaren 17an (16:15), eta Altsasu B-k Arga Ibaia du aurkari urriaren 17an (15:30) Dantzalekun.