2026/2027 Elomendiko Futbol Txapelketa martxan dago. Asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zen eta Zaldua Arakil taldeak Txaparros mendean hartu zuen (3-4) partida oso borrokatuan. Lehen jardunaldian garaipena lortu zuen ere talde arakildarrak, Bar Olmori 2-5 irabazita.
Hortaz, Elomendiko Futbol Txapelketako liderra da Zaldua-Arakil (6 puntu), Unziti, Basati eta Utergarekin puntutara berdinduta. Asteburuan sailkapenean zortzigarren den Izalsa izango du aurkari Lizasoainen.