Suhiltzaileek ardia erreskatatu zuten

Guaixe

Ardia lezetik ateratzen. SUHILTZAILEAK

Leze batera erori zen. 

Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldeko kideak Urbasan izan ziren asteazken arratsaldean, lastailak 14. Artzain batek jakinarazi duen ardi bat leze batera erori zela. Goian laguntzen gelditu ziren kideen laguntzaz suhiltzaileetako bat lezera jaitsi eta ardia erreskatatu zuen.