Asteburuan Euskadiko Emakumezkoen Harri Jasotze Txapelketa jokatu zen Mungian.
Sei harri jasotzaile lehiatu ziren, tartean Sakanako Harri Jasotze Eskolan trebatzen den Ane Zestau. Barañaingoak lan itzela egin zuen eta guztira 4.962,5 kg jaso zituen, baina Lierni Osa izan zen finena, eta txapela jantzi zuena, 5.137,5 jg jaso eta gero.
Hirugarren Leire Olea sailkatu zen (4.687,5 kg), laugarren Alba Zubiria (4.562,5 kg), bosgarren Patricia Martin (4.337,5 kg) eta seigarren Maddi Guesala (4.300 kg).