Areto futbola

Xota punturik gabe Caparrosotik, eta Arbizu puntuatu gabe etxean

Maider Betelu Ganboa

Xotak ez zuen Caparrosotik punturik ekarri. XOTA

Irurtzundarrek eta arbizuarrek lehen maila autonomikoko hirugarren jardunaldian ez dute puntuatu.

Emakumezkoen lehen maila autonomikoan hirugarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Azkarrenaren kontra jokatu zuen Caparroson, eta irurtzundarrak punturik gabe itzuli ziren 4-1 galdu eta gero. Hasieran bi taldeak parez pare aritu ziren, baina 28. minutuan Azkarrenak gola sartu zuen, eta horeen atzetik beste hiru etorri ziren segidan, 4-0 aurreratzera arte. 49. minutuan Maite Medinak Xotaren gola sartu zuen, markagailua nolabait makillatuz. 4-1 galduta itzuli ziren irurtzundarrak. 

Arbizu Kirol Taldeak Cortes hartu zuen Arbizuko kiroldegian eta arbizuarrek kolpe latza jaso zuten, 0-7 erori baitziren Erriberakoen kontra. 

Mendialdea A da lehen maila autonomikoko liderra (9 puntu). Xota hamaikagarren da (3 puntu) eta Arbizu Kirol Taldea hamahirugarren, punturik gabe. Laugarren jardunaldian Xotak sailkapenean bigarren den Tudela hartuko du urriaren 25ean Atakondoan (10:30). Arbizu Kirol Taldeak hamabigarren eta arerio zuzena den San Miguel du aurkari urriaren 24an, Larragan (11:00).