Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak doako itzulpen zerbitzua eskaintzen die ibarreko enpresa, taberna, denda eta elkarteei. Ibarreko erakundearen itzulpen zerbitzuak honako idatziak itzultzen ditu euskarara: establezimenduen web orrietako testuak; jatetxe, taberna edo kafetegiko kartak; ohar, kartel eta gutunetako idatzia eta, azkenik, bilera aktak. Dohainik erabili daiteke itzulpen zerbitzu hori. Idatziren bat euskarara ekarri nahi duenak bere eskaera itzulpenak@sakana-mank.eus posta elektronikoko helbidera bidali beharko du. Itzulpena negozioak, elkarteak edota enpresak euskaraz ere hitz eginarazteko modua da.