Altsasuko adineko emakumezko bat paseatzera atera eta ez zen etxera bueltatu asteartean, lastailaren 20an. Hori ikusita, familiak gertatutakoaren berri eman zuen, eta, azkenean, emakumezkoa opatu zuten. Haren senideek esker on mezua zabaldu nahi izan dute: "bihotz-bihotzez, eskerrik asko herritarrei astearteko bilaketan emandako laguntza eta elkartasunagatik. Beste behin ere, zailtasunen aurrean herri txikiak handi garela erakutsi duzue. Mila esker guztioi!"