Hezkuntza publikoan ratioak jaisteko sinadura bilketa hasi da

Guaixe

Prentsaurrekoan iragarri zuten sinadura bilketa hasi dela. UTZITAKOA

Herri Ekimen Legegilea da. Sustatzaileen helburua da eskaera lege bihurtzea.

Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformak Nafarroako hezkuntza publikoaren etapa guztietako ikasleen ratioak legez murriztea eskatzeko Herri Ekimen Legegilea sustatu du. Hau da, Haur Hezkuntzako lehen zikloan unitateko lau eta zortzi haur artean egotea eta bigarren zikloan hamabost gehienez. Lehen Hezkuntzarako geletan 15 eta 18 ikasle artean egotea eskatzen da. Eta DBHrako 15 eta 20 ikasle artean. Ratio horiek legez ezartzea eskatu du plataformak. 

Eskaera horri babesa adierazteko botoa emateko eskubidea dute nafarren sinadurak biltzen hasi ziren atzo, lastailak 21. Plataformako kideak sinadura orriak herrialdean barna banatu dituzte. Ekimenarekin bat egin dute CGT, ELA, LAB, CCOO eta STEILAS sindikatuek eta haien egoitzetan edo delegatuen bidez ere sinatzeko aukera izanen da. Eta sinadura orriak eskatu nahi dutenek publikoarenporlapublica@gmail.com e-posta helbidera idatz dezakete.