Alderdiek hauteskunde kanpaina egitek lekuak zehaztu dituzte

Guaixe

Europako hauteskundeko boto paperak. ARTXIBOA

Lokal ofizialak eta leku publikoak dira. 

Hauteskunde legearen arabera, hauteskunde kanpainarako ekitaldiak dohainik egiteko lokal ofizial eta leku publikoak gorde behar dituzte erakunde publikoek. Azaroaren 29ko Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak direla eta, Iruñeko eskualdeko Hauteskunde Batzordeak kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda jakinarazi du.

Udalerria eta tokia

Irañeta
Eskola zaharra delakoa.

Uharte Arakil
Udal pilotalekua, alondegia, udaletxeko osoko bilkuren aretoa (guztietan aldez aurretik eskatuta), San Juan plaza eta Udaletxe plaza.

Arruazu
Udaletxeko aretoa eta plaza.

Lakuntza
Kultur etxeko erabilera anitzeko gela.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Lakuntzako plaza, Herriko Plaza.

Arbizu
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, astegunetan, 18:00etatik 22:00ak arte, eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00ak arte.

Etxarri Aranatz
Herriko plaza (Kale Nagusia).
Kultur etxeko ekitaldi aretoa eta ikus-entzunezkoen aretoa.

Altsasu
Gure Etxearen behealdean, Foruen plazan, egun eta ordutegi hauetan:
2026/11/13: goizez eta arratsaldez.
2026/11/14: arratsaldez.
2026/11/15: goizez eta arratsaldez.
2026/11/16-20: 20:00etatik aurrera.
2026/11/21: goizez.
2026/11/22: goizez eta arratsaldez.
2026/11/23-26: 20:00etatik aurrera.

Iortia Kultur Etxeko entzunaretoa (1. aretoa), egun eta ordutegi hauetan:
2026/11/13: goizez.
2026/11/15-17: goizez.
2026/11/18: goizez eta arratsaldez.
2026/11/19: goizez.
2026/11/20: goizez eta arratsaldez.
2026/11/22-24: goizez.
2026/11/25: goizez eta arratsaldez.
2026/11/26: goizez.
2026/11/27: goizez eta arratsaldez.

Iortia Kultur Etxeko hitzaldi-aretoa (2. aretoa), egun eta ordutegi hauetan:
2026/11/13-14: goizez eta arratsaldez.
2026/11/15-16: goizez.
2026/11/17-18: goizez eta arratsaldez.
2026/11/19: goizez.
2026/11/20-21: goizez eta arratsaldez.
2026/11/22-23: goizez.
2026/11/24-25: goizez eta arratsaldez.
2026/11/26: goizez.
2026/11/27-28: goizez eta arratsaldez.