Pilota

Irurtzun klubeko Esain eta Razkin, Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdikoan lehian

Maider Betelu Ganboa

2025eko Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko finalistak. UTZITAKOA

Guillermo Mazo Memorialeko bigarren jardunaldia dago jokoan Etxarrenen eta Lekunberrin. Lopez de Goikoetxeak segitzen du antolaketa lanetan.

Urriaren 20an hasi zen Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa, 29. Guillermo Mazo Memoriala. Antolaketa lanetan, beste behin, eta urte asko dira, Pablo Lopez de Goikoetxea Sueskun altsasuarra dago. Txapelketako hasierako lau kanporaketak Etxarrenen eta Lekunberrin jokatuko dira, asteartetan Etxarrenen eta asteazkenetan Lekunberrin, eta final laurdenak, finalerdiak eta finalak Lekunberrin erabakiko dira. 

Guillermo Mazo Memorialeko lehen jardunaldian jokatu ziren kanporaketen artean Irurtzun klubeko Razkinek aurrera egin zuen, urriaren 21ean Lekunberrin jokatutako partidan Abaxitabidea taldeko Zudaire 18-14 mendean hartu eta gero. 

Aste honetan jokatuko den bigarren jardunaldian Irurtzun klubeko Esain eta Razkin sartuko dira lehian. Esainek Salaberria (Umore Ona) du aurkari urriaren 27an Etxarrenen, eta Razkinek Baldaren kontra (Larraun) jokatuko du urriaren 28an Lekunberrin. 

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko bigarren jardunaldia

-Urriak 27, asteartea, Etxarrenen (17:30)
Garcia (Ultzama) vs Merino (Zugarralde)
Arzelus (Oberena) vs Fernandez (San Miguel)
Salaberria (Umore Ona) vs Esain (Irurtzun)
Sagastibeltza (Leitza) vs Pascual (San Miguel)

-Urriak 28, asteazkena, Lekunberrin (17:30)
Etxeberria (Lagunak) vs Oreja (Larraun)
Balda (Larraun) vs Razkin (Irurtzun)
Ariztegi (Ultzama) vs Sagardui (Umore Ona)
Oiaregi (Erreka) vs Etxepare (Larraun)