Hainbat pintaketa agertu ziren Arbizun eta Etxarri Aranatzen lastailaren 25ean. Pintada haietako asko itu baten barruan siglak edo izenak irakur zitezkeen. Arbizun ETA, Ernai eta GKS zeuden, Etxarri Aranatzen Nazabal abizena. Arbizun esvastikez aparte, "tik-tak, etarra" leloa ere idatzi zuten. Bi herrietan ere Espainiako banderak margotu zituzten. Pintaketa horiek guztien ondoan FAN siglak agertu ziren. Arbizuko Gazte Asabladak "guztiz salatu" zituen bi herrietan agertu ziren pintaketak. "Faxismoa goraka doan honetan ez dugu onartuko inolako eraso motarik", adierazi dute gazte asanbladako kideek, eta "faxismoa suntsitzera" deitu dute.
Pintaketak pintura txuriz borratu eta gainean "espainolismoa suntsitu, faxismoa borrokatu" leloak idatzi zituzten Arbizun. Etxarri Aranazkoa spray beltzaz ezabatu zuten.