Aisialdi begirale ikastaroa antolatu dute

Guaixe

Haurrak Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Izen ematea ostiralean, lastailak 30, despedituko da. 

Leitza eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek haur eta gazte aisialdirako begirale ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa azaroaren 8tik martxoaren 4ra izanen da, hamalau igande goizetan. Horiek Leitzako Erleta eskolako jangelan eta Larraungo Gabari eraikinean eginen dira. Gainera, martxoaren 31tik apirilaren 2ra aterpetxe batean egonaldia eginen dute. Parte hartzaileek akaberan agiri ofiziala eskuratuko dute.Ikastaroan parte hartzeko euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan behar da eta 18 urte beteak izatea. Gainera, 2027an 18 urte betetzen dituztenek ere parte har dezakete. 

Izena emateko 420 euro ordaindu behar dira. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek dirulaguntza emanen dute, eta Nafarroako Gobernuaren Gazteria sailaren dirulaguntza lortzeko aukera izanen da. Izena eman nahi duenak ostiralera arte, lastailak 30, izanen du aukera. Horretarako Interneteko dagon galdetegia (labur.eus/mojdh3gw) bete behar da. Informazio gehiago nahi duenak Instagrameko dindaia_aisialdi_eskola profilera jo bnehar du, edo Whatsappez 639 95 64 40 zenbakira mezua bidali.