Familia eta komunitateko medikuntzako sendagilea lanean hasi da

Guaixe

Altsasuarrak osasun etxera sartzen. ARTXIBOA

Altsasuko osasun eskualdean ariko da lanean. 

Gaur, lastailak 28, familia eta komunitateko medikuntzako hamabi profesional Osasunbidean lanean hasi dira. Mediku horietako baten lantokia Altsasuko osasun etxea da. Osasunbideak familia eta komunitateko medikuntzako 40 plaza oposizio eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua despedituta, hamabi plaza hutsik geratu ziren, gehienek borondatezko eszedentzia eskatu zutelako administrazio berean beste lanpostu batean zerbitzu finkoak ematen ari zirelako. Hori dela eta, izendapen osagarria onartu du Osasunbideak.