Urriaren 27an, atzo, Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko bigarren kanporaketa jokatu zen. Tartea, Irurtzun klubeko Esainek aurrera egitea lortu zuen, kanporaketa oso estuan Umore Onako Salaberriari 17-18 irabazita.
Lekunberrik bigarren jardunaldiko gainontzeko partidak hartuko ditu. Tartean, Irurtzungo Razkinek Larraungo Balda du aurkari.
Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko bigarren jardunaldia
-Urriak 27ko Etxarrengo emaitzak:
Garcia (Ultzama) 17 - Merino (Zugarralde) 18
Arzelus (Oberena) 10 - Fernandez (San Miguel) 18
Salaberria (Umore Ona) 17 - Esain (Irurtzun) 18
Sagastibeltza (Leitza) (aurkeztu gabe) 0 - Pascual (San Miguel) 18
-Urriak 28, asteazkena, Lekunberriko partidak (17:30)
Etxeberria (Lagunak) vs Oreja (Larraun)
Balda (Larraun) vs Razkin (Irurtzun)
Ariztegi (Ultzama) vs Sagardui (Umore Ona)
Oiaregi (Erreka) vs Etxepare (Larraun)