Azaroaren 29an hauteskunde orokorrerako Nafarroako alderdiek eta koalizioek Kongresurako eta Senaturako beraien zerrendak publiko egin dituzte. Kongresurako hamabi hautagaitza aurkeztu dira eta zortzi senaturako. Eta zerrenda horietan lau sakandar daude. EH Bilduren kongresurako zerrenda burua Eneka Maiz Ulaiar etxarriarra da. Maiz Etxarri Aranazko alkatea izan zen 2015 eta 2019 urteen artean. Eta 2023az geroztik foru parlamentaria da. Zerrenda bera ixten du Bel Pozueta Fernandez altsasuarrak. Pozueta 2019tik gaur egunera arte Kongresuan parlamentaria izan da.
Geroa Bairen Kongresurako zerrendako hirugarren postan dago Javier Ollo Martinez altsasuarra. Ollo 2015az geroztik Altsasuko alkatea da eta legegintzaldi honetan zeregin hori foru parlamentari izatearekin uztartu du, 2024ko azaroaren 11tik zehazki.
Podemos-Ahal Duguren Kongresuko zerrendaburua Virginia Alonso Aparicio altsasuarra da. Goazen Altsasu hautagaitzako zinegotzia izan zen 2015-2019 legegintzaldian. Gaur egun Nafarroako Ahal Duguko Herritar kontseiluko kide eta antolakuntza idazkaria da.