Kalabazak eta arbiak prestatu

Guaixe

Urriaren 31n, larunbata, Gau Beltza ospatuko dute Irurtzunen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Altsasun. 

Gau Beltza izanen da urriaren 31n, larunbatean, eta zenbait herritan Euskal Herrian garai bateko tradizioa berreskuratzen eta berresmatzen hasi dira. Sakanan zenbait herritan ospatuko dute gau misteriotsua, Arimen Gaua ere deitu izan dena: Irurtzunen, Lakuntzan, Bakaikun eta Altsasun aspaldi hasi ziren kalabazak, arbiak eta trapu zaharrekin mozorrotzen egun honetan, eta aurten estreinakoz Etxarri Aranatzen ere izanen dute ospakizuna. 

Gau Beltza 

Irurtzun

16:30 Gatain erreak, maskara tailerra eta aurpegi margoketa,Pikuxarrek antolatuta, Barazkigunen.

17:30 Ibilbide beltza: Misterioz eta mitologiaz beteriko ibilbidea, Pikuxarrek antolatuta; Iskidi, Tramankulu, txistulariak, txalapartariak, Ion Barbarin, Izaskun Mujika eta Lorena Arangoa, Ardantzetako Xendan.

Oharra: sarrerak, 5 euro publiko orokorra eta sei urtetik gorakoendako, eta 3 euro sei urtetik beherakoendako eta Pikulagunendako.

Lakuntza

11:00 Naturako elementuak harteko irteera, plazatik.

18:30 Elai Alai dantza taldearen dantzaldia, plazan.

19:00 Haur txokoa: eskultrak eta kezkamuxelak egiteko tailerra (hartutako naturako elementuekin); hennarekin eskuak margotzeko aukera egonen da.

19:30 Txokolate jatea, plazan.

Oharrak: talo postua egonen da (Eivissako elkar truke bidaia gaztuak ordaintzeko) eta trapu zaharrekin janztera animatzen dituzte lakuntzarrak.

Etxarri Aranatz

11:00 Herria aipatzeko topaketa, plazan.

18:00 Janzteko eta makillatzeko topaketa, plazan.

20:00 Misteriozko ibilaldia, hilerrian.

Bakaiku

16:30 Kalabaza eta mozorro prestaketa.
18:30 Herriari buelta musikarekin. Ondoren, gaztain jatea eta auzatea.

Altsasu

19:00 Kalabazen ibilbide iluna, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta, Txiokan.

Erlazionatuak