Pilota

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdian, Razkin bidean

Guaixe

Irurtzun klubeko pilotaria Larraungo Baldaren kontra erori egin zen.

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko bigarren kanporaketako partidak jokatu ziren urriaren 28an, atzo, Lekunberrin. Tartean, Irurtzun klubeko Razkinek agur esan zion txapelketari, Larrun klubeko Baldaren kontra 18-5 erori eta gero. 

Azaroaren 3an, Etxarrenen, eta azaroaren 4an, Lekunberrin, hirugarren kanporaketako saio bana jokatuko da

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdia

-Urriaren 28ko Lekunberriko emaitzak
Etxeberria (Lagunak) 6 - Oreja (Larraun) 18
Balda (Larraun) 18 - Razkin (Irurtzun) 5
Ariztegi (Ultzama) 18 - Sagardui (Umore Ona)11
Oiaregi (Erreka) 5- Etxepare (Larraun) 18