Pilota

Esainen eta Gorraizen aukera Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdian

Maider Betelu Ganboa

Guillermo Mazo Memorialeko hirugarren jardunaldia Etxarrenen eta Larraunen jokatuko da aste honetan.

Azaroaren 3an eta 4an Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memorialeko hasierako ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko da. 

Etxarrengo kanporaketan Irurtzun klubeko bi pilotari ariko dira nor baino nor, P. Gorraiz eta E. Esain. Irabazleak Leitza klubeko Bidart du zain ligaxkako laugarren jardunaldian. 

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko hirugarren jardunaldia

-Azaroak 3, asteartea, Etxarrenen (17:30):
Rekalde (Beti Onak) vs Merino (Zugarralde)
Ugartemendia (Leitza) vs Fernandez (San Miguel)
Gorraiz (Irurtzun ) vs Esain (Irurtzun)
Leiza (Beti Onak) vs Pascual (San Miguel)

-Azaroak 4, asteazkena, Lekunberrin (17:30)
Sotil (Larraun) vs Oreja (Larraun)
Santesteban (Beti Onak) vs Balda (Larraun)
Ezkurra (Beti Onak) vs Ariztegi (Ultzama)
Ijurko (Larraun) vs Etxepare (Larraun)