Areto futbola

Xota eta Arbizu, bosgarren jardunaldirako prest

Guaixe

Xotak Ablitas hartuko du.

Lehen maila autonomikoa bueltan dago.

Aurreko asteburuan atsedenaldia izan zuen emakumeen lehen maila autonomikoak. Mendialdea A da liderra (12 puntu), Xota hamabigarren (3 puntu) eta Arbizu Kirol Taldea hamahirugarren, punturik gabe. Bosgarren jardunaldian Xotak Ablitas hartuko du azaroaren 6an Atakondoan (19:30), eta Tudelaren kontra ariko da Arbizu Kirol Taldea azaroaren 7an, Tuterako kiroldegian (16:30).