Kolaborazioa

AAk ondo hitz egiten al du euskaraz?

Saioa Uribeetxeberria Lanz

Duela urte batzuk, ordenagailu bati euskaraz galdera bat egitea ez zen batere erraza. Askotan gaztelaniaz edo ingelesez erantzuten zuen, eta euskaraz egiten bazuen ere, esaldi batzuk arraro samarrak izaten ziren.

Gaur egun, egoera asko aldatu da. ChatGPT, Gemini edo Claude bezalako tresnek euskaraz hitz egin dezakete, testuak itzuli, mezuak zuzendu edo gutun bat idazten lagundu. Hala ere, baliteke noizbait ohartu izana esamolde batzuk ez direla guk Sakanan erabiliko genituzkeen bezalakoak.

Zergatik gertatzen da hori?

AAk ez ditu hizkuntzak pertsona batek bezala ikasten. Guk hitzak, esanahiak eta gramatika ikasten ditugu. AAk, berriz, milioika testu irakurriz ikasten du.

Irakurtzen duenean, ez ditu hitzak beti osorik hartzen. Askotan, zati txikiagoetan banatzen ditu. Zati horiei token deitzen zaie.

Pentsa ezazu puzzle batean. Irudia ez dago pieza bakar batean; pieza txiki askorekin osatzen da. AAk ere antzera egiten du. Hitzak eta esaldiak pieza txikitan banatzen ditu, eta milioika adibideren bidez ikasten du pieza horiek nola elkartu.

Euskarak badu berezitasun bat. Hitz bati atzizkiak gehituz esanahi desberdin asko sor ditzakegu.

Adibidez, etxe hitzetik honako hauek sor daitezke:

Pertsona batek berehala ulertzen du hitz horiek guztiak "etxe" hitzetik datozela. AAk ere hori ikasi behar du. Horregatik, zenbat eta euskarazko adibide gehiago izan, orduan eta hobeto ikasiko du.

Baina... nola ikusten ditu hitz horiek AAk?

Adibidez:

edo

Ez da beharrezkoa token hitza gogoratzea. Baina bitxia da jakitea AAk ez dituela hitzak guk bezala "ikusten". Horrek azaltzen du zergatik diren hizkuntza batzuk beste batzuk baino erronka handiagoa AA-rentzat.

Guzti honengatik, euskararekin lan egitea erronka handiagoa da. Ez delako hizkuntza zailagoa, baizik eta hitz bakoitzak forma asko har ditzakeelako.

Albiste ona da urtez urte gero eta hobeto moldatzen dela. Gero eta euskarazko liburu, albiste, webgune eta dokumentu gehiago daude Interneten. Gainera, badira euskararekin bereziki entrenatutako adimen artifizialeko ereduak ere.

Horietako bat Latxa da, euskarazko testu ugari erabiliz garatutako hizkuntza eredua. Horrelako proiektuei esker, AA gero eta hobeto ari da euskara ulertzen eta sortzen.

Azken batean, guk ere lagundu dezakegu. Euskaraz idazten dugun bakoitzean, edukiak sortzen ditugunean edo AA euskaraz erabiltzen dugunean, gure hizkuntza teknologia berrietan gero eta presenteago egotea lortzen dugu.

Adibide praktikoa

Aurreko atalean Latxa izendatu dugunez, ikusi dezagun bidali nahi dugun mezu bat Latxa erabiliz nola itzultzen dugun euskarara. Oraingoan Latxa erabiliko dugu gure mugikorrean edo ordenagailuan ezer instalatu gabe eta erregistrorik egin gabe, horretarako hurrengo web orrira konektatuko gara: https://www.apps.euskadi.eus/latxa/

Latxa prest dago gure eskaera jasotzeko, beraz gure eskaera (prompt-a) idatziko dugu eta Latxari bidaliko diogu, euskarara itzuli dezan:

Gure prompt-a:

Itzuli euskarara hurrengo mezua:

Se recuerda a todos los vecinos que este fin de semana se realizará una jornada de limpieza del entorno. Cualquier persona que quiera participar será bienvenida. Muchas gracias por vuestra colaboración.

Latxak ondo euskaratu du gure mezua, ezta? Probatu dezagun beste prompt batekin ea ze nolako emaitza lortzen dugun:

Gure prompt berria:

Itzuli mezu hau euskarara. Erabili euskara naturala, hurbila eta erraza, Sakanan ohikoa den hizkeraren antzekoa.

Se recuerda a todos los vecinos que este fin de semana se realizará una jornada de limpieza del entorno. Cualquier persona que quiera participar será bienvenida. Muchas gracias por vuestra colaboración.

Bi emaitzak alderatzen baditugu:

  • Zein iruditzen zaizu naturalagoa?
  • Zeinek erabiltzen ditu zuk egunerokoan erabiliko zenituzkeen hitzak?
  • Zein gustatzen zaizu gehien?

Ez dago erantzun zuzen edo okerrik. Garrantzitsuena da tresnak probatzea eta euskaraz ere erabiltzen hastea.

Artikulu honetan ikusi dugu AAk gero eta hobeto egiten duela euskaraz. Baina zergatik ez egiaztatu zuk zeuk? Idatzi mezu labur bat ChatGPTn eta Latxan eta alderatu emaitzak.

Egia ala gezurra?

"Hobe da AArekin beti gaztelaniaz hitz egitea, euskaraz ez duelako ondo ulertzen"
Erantzuna: × Gezurra.

Gaur egungo AA tresnek gero eta hobeto ulertzen eta erabiltzen dute euskara. Baliteke noizbait akatsen bat egitea, baina euskaraz ere galderak egin, testuak zuzendu edo ideiak eska ditzakegu.

Gainera, zenbat eta gehiago erabili euskara tresna hauetan, orduan eta presentzia handiagoa izango du gure hizkuntzak etorkizuneko teknologietan.