Astekaria

Olaetxea, Nafarroako Buruz Buruko txapeldunordea

Maider Betelu Ganboa

Unanuarrak ez zuen txapela ekarri. XAGAVA

Irurtzun klubeko unanuarra Larraungo klubeko Garañoren kontra erori zen final estuan.

Urriaren 30ean Nafarroako Kluben Arteko Buruz Buruko final handiak jokatu ziren Labriten. Jardunaldia gazi-gozoa izan zen Irurtzun kluberako, ber bi pilotarik txanponaren bi aldeak ezagutu zituztelako. 

Lehen mailako final nagusian Josu Olaetxea unanuarra (Irurtzun) 15-18 erori zen Garañoren (Larraun) kontra, partida oso borrokatuan dena eman eta gero. 

Aldiz, bigarren mailako finala Irurtzun klubeko Salaberriak irabazi zuen, partida oso bizian Rekalderi (Oberena) 13-18 gailenduta.