I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU enpresak Irañeta eta Uharte Arakil arteko argindar linean berritu du. Lanak Altsasu-Urdiain 1 izeneko zirkuitu bakarreko 30 kV-eko aireko lineari eragin dio, zehazki Irañeta eta Uharte Arakil arteko tarteari. Lau lan egin dituzte. Batetik, 1.048 metroko luzerako erdi tentsioko aireko linea berria instalatuko da, fase bakoitzeko eroale bat duen zirkuitu batek osatua. Bestetik, 84 metroko luzerako erdi tentsioko aireko linea berria instalatuko da, fase bakoitzeko bi eroale dituen zirkuitu batek osatua. Lan horietaz aparte, hormigoi bridatuko hamabost euskarri kendu eta saretazko bederatzi euskarri jarriko dituzte. Azkenik, LA-56 eroaledun aireko linearen 1.132 metro desmuntatuko dituzte.