A11 Greba Orokorra

OPA Herri Plataformak eta Nafarroako Osasun Plataformak grebarekin bat egin dute

Guaixe

Osasun Plataformako elkarretaratze bat Altsasuko osasun etxearen aurrean. ARTXIBOA

Azaroaren 11ko Greba Orokorra babeste dute, etxebizitzak eta prekarietateak ere gaixotzen dutela salatzeko. 

Herri Plataformak koordinakundeak eta Nafarroako Osasun Plataformak azaroaren 11ko greba orokorra babeten dutela jakinarazi dute, eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dute: "Bizi baldintza duinak defendatzeko eta behar ditugun aldaketak exijitzeko". Prentsa oharrean zalbadu dutenez, deialdi "garrantzitsua eta beharrezkoa" da etxebizitza duina izateko eskubidea, lasai bizitzeko aukera emango duten soldatak eta zerbitzu publiko indartsu, unibertsal eta kalitatezkoa defendatzeko. Gaineratu dutenez, txebizitzaren arazoa "kezkagarria" da, alokairuaak gehigezkoak, etxegabetze kopuruak gora egin du, erosketa saskiaren igoera eman da eta, aldiz, salatu dutenez, soldata baxuak eta lan prekarietatea handitu da. "Pertsona askorentzat oinarrizko beharrak asetzea etengabeko kezka bihurtu da, eta horrek gure osasunari ere eragiten dio". 

Duela 50 urte baino gehiago egindako Lalonde txostenaren arabera osasuna ez dago soilik osasun arretaren mende, bizi baldintzen eta lan baldintzen mende dago ere, eta etxebizitza galtzeko beldurrez bizitzeak, alokairuak ezin ordaintzeak edo hilabetearen amaierara ez iristeak "estresa, antsietatea eta sufrimendua" eragiten dituela azaldu dute koordinakundeak eta plataformak: "Kroniko eginez gero, gaixotasun kardiobaskular larriak eta heriotza eragin baitizake, Maricarmenekin gertatu bezala".