Azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egin du AHT Gelditu! Nafarroak. Prentsa oharraren bidez jakinarazi duenez, "krisi eko sozial glogal larrian murgilduta bizi gara", eta konpondu beharrean zibilizaziora hondamendira eramango duela azaldu dute. Plataformarendako Toledoko, Kordobakoa eta Santiagoko tren istripuek "garapenzalekeria zor honek garamatzan kinka larriaren metafora" dira, "larrialdiko balazta berehala bota behar zaiona". Oharreran jarraitu dutenez, "pobretzea, desberdintasunak eta bidegabekeriak areagotu egiten ari dira" eta faximoa ere aurrera doala salatu duute, "gerra danbora hotsak nonahi entzuten dira". Hortaz, kapitalismoak populazioa hiri handietan metatzen du, landa eremua despopulatus eta hiriendako sakrifizio eremu bihurtuz; "horrela, AHTa hiri hierptrofia hori bultzatzeko beste trens bat besterik ez da".
Sistemak etxebizitza "negozio hobe handi bat" bihurtu duela saltu dute ere AHT Gelditu!-tik: "Jabe handien, putre funtsen, interes turistikoen eta partikularren errentismo basatiak alimaleko pagotxa aurkitu du". Horren ondorioz "herri langilea" bitan zapaltzen dutela esan dute: "enpresaburuengandik lanean eta errentistarengandik etxebizitzan". Egoera horren aurrean azaroaren 11ko greba orokorraren aurrea AHT Gelditu! Nafarroako dei egin du grebarekin bat egiteko eta "horren presntakuntzan aktiboki parte hartzeko".