Poltsa konpostagarriak erosi nahi ditu Mank-ek

Guaixe

Sakanako Mankomunitatearen poltsa konpostagarria eta erroilua.

Herritarrek hondakin organikoen bilketan erabiltzeko izanen dira.

Etxeetan sortzen den hondakin kopuru handiena organikoa da. Hondakin organikoak poltsa konpostagarrietan jaso eta horiek zintzilikarioetan edo edukiontzi marroietan utz daitezke. Sakanako Mankomunitateak guztia jaso eta Utzubar Ekoguneko konpost planta materia organiko hori konpostean, ongarrian, bihurtzen du. Prozesu horretan sakandarrak laguntzeko, ibarreko erakundeak poltsa konpostagarriak erosiko ditu. Zehazki, 10 litroko edukiera duten 37.910 poltsa erroilu erosi nahi ditu Mank-ek. Erroilu bakoitzak 37 poltsa ditu.

Mank-ek erosketa horretara 53.000 euro (BEZik gabe) bideratuko ditu. Eskaintza egin nahi duen enpresak azaroaren 17ko 09:00etaraino du horretarako. Kontratua eskuratzen duen enpresak sei aste izanen ditu poltsak emateko.