A11 Greba Orokorra

Guaixe Fundazioko langileok bat egin dugu greba orokorrarekin

Guaixe

Guaixe Fundazioko lantaldeak bat egin du euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuek azaroaren 11n Hego Euskal Herrian etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka deitutako greba orokorrarekin. Hedabide honek azaroaren 11n bere jarduera guztiak etengo ditu

Guaixe Fundazioko lantaldeak bat egin du ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak zein Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen alde deitutako greba deialdiarekin. 

Gaurko egunez, beraz, GUAIXEk bere eguneroko ohiko jarduerak eten egingo ditu. Bihar, azaroak 12, izanen duzue egunak emandakoaz jakiteko aukera guaixe.eus webgunean eta Guaixe irratian.