Mank-ek metalezko edukiontziak erosi nahi ditu

Guaixe

Hondakin bilketako kamioia Utzubar EKOgunean. ARTXIBOA

Utzubar Ekogunean erabiltzeko dira.

Sakanako Mankomunitateak Utzubar EKOgunean hiri hondakin bereziak kudeatzeko eta garraiatzeko, kakodun kamioiendako egokitutako edukiontzi metalikoak (sistema multibaskulatzailekoa) eskuratu nahi ditu. Guztira metalezko hamar edukiontzi erosi nahi ditu, haietako bederatzik 10 metro kubikoko gaitasuna izanen dute eta besteak 20 metro kubikokoa. Ibarreko erakundeak erosketa horretarako 44.000 euro bideratu ditu. Eskaintza egin nahi duen enpresak azaroaren 17ko 09:00ak arteko epea izanen du horretarako. Kontratua eskuratzen duen enpresak 120 egun izanen ditu edukiontziak emateko.