Areto futbola

Altsasuk eta Xotak garaipen bana eta Aralar Mendik ezin garaipena lortu

Maider Betelu Ganboa

Altsasuk Betelu liderraren etxean jokatuko du. ALTSASU K.E.

Hirugarren mailako seigarren jardunaldiak 6 puntu utzi zituen Sakanan.

Altsasuk Universidad de Navarra taldea hartu zuen Zelandin. Lehia biziko partida izan zen. Hasieran Universidad aurreratu zen, 0-2, baina alvaro Garciak eta Ruben Fernandez de Quincocestek bina berdintzea lortu zuten (2-2), eta Xabier Aiestaranek 3-2 aurreratu zuen Altsasu. Universidadek hiruna berdintzea lortu zuen eta une horretan gorritxoek aginte makila hartu zuten. Xabier Aiestaranek eta Xabier Ormazabalek sartutako golei esker, 5-3ko errenta lortu zuen Altsasuk. OPUS-ek Universidadek laugarrena sartzea eta 5-4 hurbiltzea lortu zuen penalti bati esker, baina, zorionez, markagailua ez zen gehiago mugitu eta garaipena eta hiru puntuak Altsasun geratu ziren (5-4). 

Xotak San Juan taldea hartu zuen Atakondoan. Partida hau ere volt askotakoa izan zen. San Juan bitan aurreratu zen, baina Oier Amezgaraik eta Alain Moralesek bina berdintzea (2-2) lortu uzten, eta San Juanek ate propioan sartutako golari esker 3-2 aurreratu zen San Juan. Hala ere, iruindarrek ez zuten etsi eta hiruna berdindu zuten berehala (3-3). Partidaren une horretan Xotak hartu zuen ekimena. Oier Amezgaraik Xota 4-3 jarri zuen aurretik, eta nahiz eta berehala San Juanek launa berdindu, Xotak erasoan saiatu zen etengabe, eta Alain Moralesek eta Julen Fernandezek sartutako golei esker 6-4 irabazi zuen talde irurtzundarrak. 

Aralar Mendik Anaitasuna hartu zuen Uharte Arakilen eta nahi baino ezin, hala aritu ziren uhartearrak. Anaitasuna erasoan hasi zen hasieratik eta 20. minuturako 0-5 aurreratu zen. Mikel Barberenak Aralar Mendiren markagailua  mustu zuen (1-5) baina ilusio hutsa izan zen, Anaitasunak ekinean segi eta, azkenean, 1-7 irabazi ziolako Aralar Mendiri. 

Datorrena
Hirugarren mailako liderra Betelu taldea da (16 puntu). Altsasu hirugarren da (15 puntu), Xota bosgarren (12 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren (3 puntu). Zazpigarren jardunaldian Altsasuk Betelu liderra du aurkari azaroaren 13an 20:00etan jokatuko den partidan. Xotak Anaitasuna du aurkari azaroaren 13an Iruñean (20:30), eta Aralar Mendi Zubirira abiatuko da azaroaren 13an Ibararteren kontra jokatzeko (20:30).