A11 Greba Orokorra

Greba orokorra Sakanan

Guaixe

Etxebizitza eskubidea bermatzea exijitzeko azaroaren 11ko greba orokorrak jarraipen "handia" izan zuen Sakanan. Industrian eta merkataritzan izan zuen eragin nabarmenena, eta mobilizazioak jendetsuak izan ziren. 

Egindako mobilizazioak jendetsuak izan ziren: Irurtzungo bilkura ehundik gora pertsona, Etxarri Aranazko manifestazioan 150 baino gehiago eta Altsasun 300 bat. Haietatik askok Iruñerako bidea hartu zuen hiriburuan deitutako manifestazioan parte hartzeko. Etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulaziorik ez lelopean, 4.000 sakandarretik gora elkartuta, aspaldiko manifestaziorik handiena izan zen Altsasun. 

Enpresa handi asko geldirik edo ia geldirik egon ziren, esaterako: Barranquesa, Lamapor, Aceros Moldeados, CHGuema, Mecalsa, Guerra Hnos, Magotteaux eta Portland. Ikastetxeetan jarraipena ia erabatekoa izan zen, hainbat udaletxe itxita egon ziren.