Sakanako Haize Berriak bandak eta Andoaingo Udal Musika Eskolako bandak kontzertua eman zuten azaroaren 8an, Andoaingo Bestero Kulturgunean. Musikaren bidez adiskidetasunaren aldarria egin nahi izan zuten bi bandek, eta estreinakoz urriaren 31n Altsasuko Iortia kultur gunean egin zuten Laguntasuna kontzertua, ondoren Andoainen errepikatu zuten. Jasone Etxebeste eta Mikel Emezabal izan zuzendariak, Haize Berriak eta Andoaingo bandako zuzendariak, hurrenez hurren.