Itaia Indarkeria matxistaren aurka

Guaixe

Azaroaren 25ean izanen den Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Emakumeon Antolakunde Sozialistak hainbat jarduera antolatu ditu: azaroaren 13an, Lakuntzan; 14an eta 20an, Altsasun, eta 22an, Irurtzunen. 

Azaroaren 25ean "indarkeria matxistaren aurka" borrokatzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Aurretik, egunaren harira, hainbat ekimen antolatu ditu. Azaroaren 13an eta 14an, ostirala eta larunbata, 18:00etan, Lakuntzako plazan eta Altsasuko gaztetxean, hurrenez hurren, Tertulia eta collage tailerra eginen dute; azaroaren 20an, ostirala, 20:00etan, Pintxopotea eta erakusketa izanen da, Altsasuko gaztetxean, eta azaroaren 22an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Te doy mis ojos filmaren zineforuma izanen da.