Miren Zabaleta EH Bilduren Nafarroako arduradun politikoak esan duenez, "aurten azaroaren 29an bozkatzea dagokigu, Iruñean San Saturnino eguneko zubiaren erdian. Horregatik, aurrez aurre bozkatu ezingo duen jende guztia animatu nahi dugu posta bidezko botoa eskatzera. Eszenatoki baten aurrean gaude, non boto bakoitza ezinbestekoa den. Ezinbestekoa, ultraeskuina geldiarazteko eta Nafarroa eta gure eskubideen defentsan pauso bat aurrera emateko".
Zabaletak gazteei, emakumeei, familiei eta hobeto bizi nahi duten langile guztiei zuzendu zaie: "mobilizatzeko unea da, botoa emateko unea. Euskal Herria Bilduri botoa emateko unea, ziurtasunez maila emango dugulako eta jasotako babesari erantzungo diogulako". Koalizioko kideak azaldu duenez, "joan den larunbatean Bilboko kaleetan erakutsi genuen proiektu honen indarra eta ilusioa, eta azaroaren 29an bulkada hori bera hautestontzietara eramatea tokatzen da, aurrez aurre edo postaz".
EH Bilduko kideak azaldu duenez, "0 KM-ko indar bat gara, lurraldeari lotua, nafarren benetako beharrekin konprometitua. Gertaerek bermatzen dute: eskuinari eta eskuin muturrari bidea ixten jakin dugu, eta, aldi berean, jendearen egunerokoa hobetzen duten akordioak lortzen, erantzukizunez eta zintzotasunez". Zabaletak esan duenez, "norabide hori sendotzeko, ahalik eta babes handiena behar dugu. Inork ez luke etxean geratu behar, ezta une erabakigarri honetako protagonista izateko eta itxaropenaren bandera altxatzeko aukera galdu behar ere. Partidua dago eta irabaztera irtengo gara".