Etxebizitza familia bakarretan lapurtzen zuen taldea atxilotu dute

Guaixe

Taldeari atzemandako bitxiak eta dirua. UTZITAKOA

Sei erkidegoetako txaletetan egindako 52 lapurretekin lotutako erakundea desegin dute.

Nafarroako Guardia Civilak, LISU operazioaren barruan, familia bakarreko etxebizitzetan indarra erabiliz egindako lapurretetan espezializatutako talde ibiltari bat desegin du. Sei probintziatan egindako 52 delitu egozten zaizkio. Tartean Nafarroan egindako 24 lapurreta. Haietako batzuk Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun egin zituzten. Nafarroa 100.000 euro baino gehiago lapurtu zituen taldeak, bai dirutan bai bitxietan, etxebizitza bakoitzeko 5.000 euro.

Talde ibiltaria osatzen zuten lau kideak Agoizko Instantzia Auzitegiko Atal Zibilaren eta Instrukzioko Atalaren esku utzi zituzten, eta hark behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea agindu zuen.