Emakumeen lehen maila autonomikoan Xotak Marcilla Aurora taldea bisitatu zuen eta puntu bakarrarekin itzuli zen Irurtzunera. Maialen Aranak Xota aurreratu zuen 7. minutuan, baina partidak aurrera joan ahala Marcillak berdintzea lortu eta 2-1 jarri zen aurretik. Azen hatsean Xotak bina berdintzea lortu zuen (2-2) eta puntu polita ekarri zuen Irurtzunera.
Arbizu Kirol Taldeak Union Tutera hartu zuen Arbizuko kiroldegian. Partida zaila zuten aurretik arbizuarrek, eta hasieratik nabaritu zen, txistuak jo eta partida bukaerara arte kontrolatutako partidan 0-8 irabazi baitzuten Tuterakoek.
Zazpigarren jardunaldian Xotak Mendialdea B hartuko du azaroaren 22an Atakondoan (10:30). Arbizu Kirol Taldeak Lacturale Orvina du aurkari azaroaren 21ean Ezkaba kiroldegian (16:00).