Amiantoa kentzeko plana abiarazteko eskatu diote amiantoaren biktimek foru gobernuari

Guaixe

Nafarroako Jauregiaren pareraino eraman zuten protesta Adavaneko kideek. JAVIER BERGASA / DIARIO DE NOTICIAS

Adavan elkarteak salatu du Amiantoa Ezabatzeko Plan Zuzentzaileak zazpi urte daramatzala geldirik. Jakinarazi duenez, Nafarroan 10.000 pertsona egon daitezkeela kaltetuta,

Nafarroako Amiantoaren Biktimen Defentsa eta Laguntzarako Elkarteak (Adavan) elkarretaratzea egin zuen Nafarroako Jauregiaren parean asteartean, azaroak 17. Protesta bilkura horren bidez Nafarroako Gobernuari eskatu zioten martxan jar dezala Amiantoa Ezabatzeko Plan Zuzentzailea martxan. Hura gauzatzeko 20 milioi euroko aurrekontu-partida ere eskatu zuen.

Adavaneko bozeramaile Juan Antonio Castilla Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Nabascuesi bidalitako gutun batean salatu duenez, 2019an Uxue Barkos Berruezoren Gobernuan egindako planak geldirik jarraitzen du zazpi urte geroago. "Azken bi legegintzaldietako gobernuburu zaretenetik, plan hori geldituta eta zazpi giltzapean gordeta daukazue", aurpegiratu dio elkarteak Chiviteri.

Adavanen arabera, Nafarroan oraindik ere sei milioi metro karratu amianto-estalki daude, eta horiei 40 urte baino gehiagoko 526 kilometro kanalizazio gehitu behar zaizkie. Era berean, Nafarroan urtero amiantoaren esposizioaren ondoriozko zortzi eta hamar mesotelioma kasu bitartean erregistratzen direla adierazi du, baita biriketako minbizi kasuen 40-50 artean ere, gehienak material horrekiko lan-esposizioarekin lotzen dituenak.

Elkartearen arabera, Nafarroan 2.257 pertsona daude osasun zaintzapean amiantoaren eraginpean egoteagatik, baina uste du kaltetuen benetako kopurua 10.000 pertsona ingurukoa izan daitekeela.

Adavenko kideek deitoratu egin dute aurrerapausorik eman ez izana, nahiz eta erakundeetako ordezkariekin hainbat bilera eta hiru agerraldi egin dituen Nafarroako Parlamentuan. Zehazki, gogorarazi du joan den apirilaren 27an bilera bat izan zuela Javier Remirez lehendakariordearekin, eta, Adavanen arabera, sail arteko batzorde bat sortzeko konpromisoa hartu zuela, planaren gauzatzea zuzentzeko eta beharrezko aurrekontu-baliabideez hornitzeko. Hala ere, elkarteak salatu du konpromiso horiek ez direla gauzatu eta foru gobernuak bere eskakizunei erantzuteari utzi diola. 

Adavanen arabera, 140 milioi euroko inbertsioa egin behar zen plana egin zenetik, urtean 20 milioi euro. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatu dio aurrekontuen tramitazioa aprobetxa dezala 20 milioi euroko lehen partida bat esleitzeko. "Ez da diru arazoa, erabaki politikoa da", esan du kolektiboak.

Azkenik, elkarteak iragarri du gutun bat helaraziko diola Elma Saiz ministroari, Kongresurako Nafarroako hautagai sozialistari, Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa aldatzea eskatzeko.