Biko-teka martxan

Guaixe

Biko-teka tailerraren une bat. GALTZAGORRI

Album ilustratuak sortzen ikasteko idazleak eta ilustratzaileak batzen dituen tailerrean izena eman daiteke azaroaren 27ra arte. Urtarrilaren bukaeran izanen da tailerra, eta Iñigo Astiz eta Maite Gurrutxaga izanen dira gidariak. 

Azaroaren 27a izanen da Biko teka album ilustratuak sortzen ikasteko tailerrera hautagaitzak bidaltzeko azken eguna. Tailerra Galtzagorri elkarteak, Iruñeko Udalarekin, antolatzen duen narraziogintza eta ilustraziogintza tailerra da, idazleei eta ilustratzaileei bideratutakoa. Hain zuzen, sortzaileak bikoteka aritzen dire tailerra. Guztira, 37 orduko tailer praktikoa da, eta helburua bikote bakoitzak album baten proiektua abiatzea da. 2027Ko urtarrilaren 25etik 29ra izanen da tailerra, Descalzos kaleko igogailu ondoko udal aretoan. Lehehengo lau egunetan 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era izanen da ordutegia, eta ostiralean goizez bakarrik.

Hamaikagarren edizioa izanen da eta bikote berria izanen da gidaria: Iñigo Astiz eta Maite Gurrutxaga. Gainera, Mirentxu Ibargarai Haria argitaletxe eta harpidetza zerbitzuaren sortzailea eta Unai Pascual Denonartean argitaletxeko editoreen hitzaldiak izanen dituzte ere. Zortzi bikotek parte hartuko dute, eta parte hartzeko ilustratzaileek hiru ilustrazio bidali behar dituzte; idazleek testu labur bat, eta bikotean aurkezten direnek proiektuaren zirriborro bat. Bestetik, curriculuma, NANaren kopia, posta elektronikoaren helbidea eta telefono zenbakia bidali behar dute, galtzagorri@ibbygaltzagorri.eus helbidera azaroaren 27a baino lehen. Hautatuei abenduaren 7ko astean jakinaraziko zaie.