Iruñeko Zezen Plazaren atarian, 1978ko sanfermin odoltsuaren agertokian, Kongresuan diputatu izandako Bel Pozuetak esan duenez, "gure atzean ia bost hamarkadako zigorgabetasuna, isiltasuna, oztopoak eta bidegabekeria daude. Gaur gaurkoz ez dago eta argituta zer gertatu zen, arduradunek zigorrik gabe jarraitzen dute, eta German Rodriguezen familiak eskatzen duen egia, justizia eta erreparaziorako eskubidean ere ez da aurrera egin". Pozuetak azaldu duenez, "azken urteotan Kongresuan ahotsa jarri diegu familiak, memoriaren aldeko elkarteek, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako gizartearen gehiengoak behin eta berriz egindako eskaerei".
Pozuetak gaineratu duenez, "bide horretan bulkatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu. Azken urtetan, San Kristobal gotorlekua oroimenerako leku gisa berreskuratzea lortu dugu, Donostiako cumbre, eta Martxoaren 3ko Memoriala bulkatu ditugu". Pozuetak nabarmendu duenez, "orain beste pauso bat emateko unea da. Behingoz, Germanek eta biktima guztiek, salbuespenik gabe, merezi duten aitortza, justizia eta erreparazioa izan dezaten".
EH Bilduren kongresurako hautagai Eneka Maizek esan duenez, "memoria inklusibo baten defentsa egiten jarraituko dugu Madrilen. Nafarrek nahi duten oraina eta etorkizuna bakean eraikitzen jarraituko dugu, herri honekiko erantzukizunez eta zintzotasunez".
Maizek argitu duenez, "bidea konpartitua da; eta erabaki ausartak beharko ditu. Hau da, Espainiako Estatuak ere aitortzaren eta erreparazioaren bidea egitea. Germanek ahaztuta jarraitzen du biktima guztiendako egia, justizia eta erreparazioa ziurtatzen ez duen Estatu batengatik". EH Bilduko hautagaiak gogorarazi duenez, "Sekretu Ofizialen Legeak, frankismoaz geroztik indarrean dagoenak, sekretismoa eta zigorgabetasuna mantentzea ahalbidetzen du. Mantua altxatuko duten pauso berriak behar dira; baita torturaren, gerra zikinaren edo ultraeskuineko taldeen biktimek errekonozimendurako eta erreparaziorako eskubidea izan dezaten ere". Maizek gaineratu duenez, "bloke erreakzionarioak betikotu nahi ditu azken hamarkadetako iluntasuna eta zigorgabetasuna; baina, horren aurrean, posible da egia eta duintasun fase bat ahalbidetuko duten gehiengoak artikulatzea"
Hautagai subiranistak nabarmendu duenez, "posible da pertsona guztiendako eskubideen defentsan etorkizuna bakean eraikitzea. Azaroaren 29an etorkizun hori ezker subiranista indartsu baten eskutik baino ez da etorriko. Guk gure memoria, Nafarroako memoria, integrala izan dadin bultzatuko dugu-eta".