Sakanako Pintxo Ibiltaria bueltan da

Guaixe

Pintxo ibiltaria. ARTXIBOA

Azaroaren 23tik abenduaren 17ra arte Sakanako Mankomunitateak antolatutako eta Hondakin Funtsak finantziatutako elikagaien xahuketa murrizteko egitasmoa izanen da herriz herri. 

Pintxo ibiltaria elikagaien xahuketa murrizteko egitasmoa martxan da Sakanan, eta azaroaren 23tik abenduaren 174a Sakanako herriak bisitatuko ditu Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuak, Hondakin Funtsak finantziatuta. Helburua normalean erabiltzen ez diren elikagaien zatiak eta janari soberakinekin egindako pintxoak dastatzera ematea, eta ekimena Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean hasiko da. 

Pintxo Ibiltaria

Azaroak 23, 11:00: Etxarri Aranazko azokan

Azaroak 24, 11:00: Irurtzungo azokan

Azaroak 25, 11:00: Altsasuko azokan. 

Azaroak 26:

17:00: Aizkobeko beheko parkingean.

18:30: Izurdiagako herriko plazan. 

Azaroak 27: 

17:00: Errotz. 

18:30: Urritzolan. 

Azaroak 30: 

16:00: Etxeberriko plazan. 

17:15: Etxarrengo plazan. 

18:30: Egiarretako plazan. 

Abenduak 1: 

16:00: Ekaiko plazan. 

17:15: Zuatzuko plazan. 

18:30: Satrustegiko plazan. 

Abenduak 2: 

17:00: Hiriberriko plazan. 

18:30: Ihabarko plazan.

Abenduak 9: 

17:00: Irañetako plazan. 

18:30: Uharteko Arakilgo plazan. 

Abenduak 10:

17:00: Arruazuko plazan. 

18:30: Lakuntzako plazan. 

Abenduak 11: 

17:00: Arbizuko plazan. 

18:30: Lizarragabengoako plazan. 

Abenduak 14: 

16:00: Dorraoko plazan. 

17:15: Unanuko plazan. 

18:30: Lizarragako plazan. 

Abenduak 15:

17:00: Bakaikuko plazan. 

18:30: Iturmendiko plazan. 

Abenduak 16:

17:00: Urdiaingo plazan.

Abenduak 17: 

17:00: Olaztiko plazan. 

18:30: Ziordiko plazan.