Senado de Progreso hautagaitzako PSNko kideak Angel Moleon eta Jesus Mari Rodriguez dira. Moleonek esan du "Alderdi Popularraren eta Mariano Rajoyren gobernuetan, udalen finantziazioa eta baliabideak nola bahitu zituzten ikusi genuen duela urte batzuk". Gaineratu duenez, orain, "eskuina eta ultraeskuina zergen murrizketa masiboaz hitz egiten ari dira etengabe, herritarrei diru hori euren poltsikoan geratuko dela esanez". Moleonek ziurtatu duenez: "hor dator tranpa, 80.000 milioi euro baino gehiagoko diru-sarreren murrizketaz ari baitira, eta ez digute inoiz esaten nondik berreskuratuko dituzten. Eta murrizketak izango dira, eta bereziki landa-eremuan jakin behar dugu hori indibidualki eta kolektiboki jasango dugula", adierazi du.
Banaka, "denok baitakigu herri txiki batean bizitzeak zer esfortzu dakarren", eta "bizi-kalitate handiarekin bizi garen arren, herri txikienetan bizi diren pentsiodunei ezin zaie beraien pentsioak ahuldu; gure gazteek ezin zaien beraien bekak ahuldu, hain beharrezkoak baitira beste herri batzuetara ikastera joan behar dutenean; gure eskubide sozialak, zaintzakoak eta hurbiltasunekoak edo gure lehen sektorea ere", esan du Moleonek.
Eta kolektiboki, "murrizketa horiek egitean tokiko erakundeen finantzaketan murrizketa bat egongo da, udalak eta kontzejuak baitira gertuko zerbitzu publiko horiek eskaintzen ditugunak". Moleonek azpimarratu duenez, "gure herrian osasun kontsultategi bat izatea, landa eskola bat izatea, familiak atseden hartzeko zerbitzu bat izatea, eguneko zentro bat izatea, finantzaketa publikoari esker bakarrik egin daiteke".
Gaineratu duenez, "orain Nafarroan bizi dugu toki entitateen finantzaketaren une historikorik onena", eta "hori murriztuta badago, ezin izango ditugu zerbitzu publiko horiek berak eskaini eta gure elkarte sarearen finantziazioak ere eragina izango du".
PSNren Senaturako hautagaiak esan duenez, "azken finean, landa-eremuan aurrera egiten jarraitzea eta duintasunez bizitzea dugu jokoan". Azaldu duenez,, "landa-eremuan bizi diren pertsona guztiei Senado de progreso koalizioa "aukera erreala" dela esan die. "Horregatik, berriro diogu jendea mobilizatzeko, parte hartzeko eta gobernu aurrerakoi batekin, ezkerreko politikekin eta benetan jendeaz eta, batez ere, herri txikiez arduratzen den gobernu batekin jarraitzea lortzeko", adierazi du.
Bestalde, Rodriguezek adierazi du Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak lehentasun bihurtu dituztela despopulazioaren kontrako politika publiko horiek. "Zehazki, despopulazioaren kontrako Nafarroako Estrategiaren barruan, 2026. urterako plan operatiboak 205 milioi euro biltzen ditu horrelako politiketarako, eta 183 neurri zehatzetan sartzen dira, etxebizitzarekin, zerbitzu publikoekin, mugikortasunarekin, enpleguarekin eta tokiko finantzaketarekin zerikusia duten neurrietan", esan du.
Rodriguezek gaineratu duenez, "neurri horiek guztiek komunean dutena da lurraldea politika publikoen erdigunean jartzen dutela, eta politika publiko horiek diseinatzerakoan lurraldea hartzen dutela kontuan", gaineratu du. "Udalerri, lurralde, eskualde batean zer gertatzen den aztertzen dugunean, arazo zehatz horietarako irtenbide zehatzak bilatu behar ditugu. Udalerri guztiak ez dira berdinak, beraz, ez dute beti irtenbide berdinek balio", aldarrikatu du Rodriguezek.
Eta "neurri horiek bultzatzearekin dugun beste helburuetako bat da lurraldea funtzionala izatea, lurraldeei funtzionaltasuna itzultzea". Horrek esan nahi du "udalerriek elkarlanean aritzea, udalerriak koordinatzea, udalerriak osatzea herritarren zerbitzuak eta aukerak hobetzeko". PSNko hautagaiak esan duenez, "kontua ez da bakarrik jende gehiago etortzea udalerrietara bizitzera, baita dagoeneko udalerrietan bizi den jendea mantentzea eta bizitzen jarraitzeko aukerak sortzea ere. Eta hori erakunde, udal, gobernu eta mankomunitate guztien lankidetzarekin egin behar dugu", esan du.
Horregatik guztiagatik, Senatua "lurralde ezberdinen arazoei helduko dien Ganbera bilakatzearen aldeko apustua egin du, berezitasun ezberdinekin, gure herrialdearen aniztasun osoari helduko diona eta udalerri batzuentzat irtenbide zehatzak lurreratzen jakingo duena". Rodriguezek eskatu du Senatua "ez dadila izan herri honetako eskuindarrek bihurtu duten konfrontazio-ganbera, Diputatuen Kongresuaren aurkako konfrontazio-ganbera, eta has dadila izaten lurraldea politika publikoen erdigunean jarriko duen eta gure herrialdeko lurralde bakoitzerako irtenbide desberdinak emango dituen ganbera", aldarrikatu du.
Bukatzeko, esan duenez, "lurralde-lankidetzako politikak bulkatu nahi ditugu, eta ez lurralde-konfrontaziokoak. Bat egiten duen senatua nahi dugu, eta ez lurraldeak banatzen dituena. Eta nahi duguna aukerak dituzten herriak, etorkizuna duten herriak eta bizirik dauden herriak eraikitzea da", aldarrikatu du.