Maribel Garcia Malo UPN-PP koalizioko Senaturako hautagaiak adierazi du hezkuntza "Nafarroako familia asko kezkatzen dituen zerbait" dela; izan ere, "hezkuntzaz hitz egitea gure seme-alaben etorkizunaz hitz egitea da, izango dituzten aukerez hitz egitea da, haien bidea aukeratu ahal izatea da eta etorkizun hobea eraiki ahal izatea da". Senatari gaiak azaldu duenez, "herrialde batek, komunitate batek hezkuntza lidergoari uzten dionean, arriskuan jartzen duena, jokoan jartzen duena, bere etorkizuna da. Espainian eta Nafarroan, Pedro Sanchezen eta Maria Chiviteren hezkuntza politikek zortzi urte eman ondoren, hezkuntzak aurrera egin beharrean, gure hezkuntza sistemak atzera egin du", kritikatu du.
Gaineratu duenez, "atzerapauso horrekin gertatzen ari dena da belaunaldi oso baten aukerak arriskuan jartzen ari direla. Eta hau ez da koalizio honek egiten duen balorazio politiko bat, hau da, PISA txostenaren azken datuek ziurtatzen dutena, Espainian hezkuntza hondoratu dela baieztatzen duena", zehaztu du.
Garcia Malok gaineratu duenez, "Espainiako ikasleek 2000. urtetik matematikan eta irakurketan izandako daturik txarrena dute, OCDEren eta Europar Batasunaren batez bestekoen azpitik daude zientzietan, matematiketan eta irakurmenean". Eta Nafarroa, "hezkuntza arloan urteetan erreferentzia izan dena, erori egin da. Duela 10 urte, gutxi gorabehera, 15 urteko 10 ikasle nafarretik batek ez zuen oinarrizko irakurmen-maila lortzen. Gaur egun hamarretik ia lau dira. Gure gazteen heren batek baino gehiagok zailtasunak ditu irakurtzen dutena ulertzeko", adierazi du.
Eta hori guztia "hezkuntzaren arloko gastu publikoa etengabe hazten ari den bitartean gertatzen da", gaineratu du. "Termino errealetan, Nafarroak duela 10 urte baino % 44 baliabide gehiago bideratzen ditu gaur egun eta, hala ere, bere serie historikoaren emaitzarik txarrenak lortu ditu PISAn. Inoiz ez dugu hainbeste gastatu Nafarroan, eta inoiz ez dugu lortu hain hezkuntza emaitza txarrik", kritikatu du.
Konpromisoak
Hori dela eta, "UPN-PP koaliziotik hezkuntza lehentasunen erdigunean jartzeko unea iritsi dela uste dugu", azpimarratu du Garcia Malok. "Laguntza gehiago behar dugu zailtasunak dituzten ikasleendako. Eta askatasun handiagoa behar dugu familiek seme-alabendako nahi duten hezkuntza eredua aukeratu ahal izateko", aldarrikatu du.
Koalizioko Senaturako hautagaiak esan duenez, "hiru konpromisotan zehaztu dugu". Lehenik eta behin, "haur guztiek lehen hezkuntza zuzen irakurtzen, idazten eta kalkulatzen dakitela bermatzea. Zailtasunak dituenak hasiera-hasieratik jaso behar du laguntza", azpimarratu du. Bigarrenik, "irakasleei merezi duten aintzatespena, prestigioa eta autoritatea itzultzea. Administrazioen babesa eta baldintzak behar dituzte euren lana egiteko", esan du.
Eta hirugarrenik, "lanbide-heziketa merezi duen lekuan jartzea. Ezin da bigarren aukera bat izan. Lehen mailako prestakuntza eskaini behar du, enpresen premiekin lotuta, lan-aukerak eta aukera-berdintasuna bermatzen duten bekak dituzten lanpostuekin ", azpimarratu du.
Garcia Malok esan duenez, "Nafarroak bere hezkuntza-sistema kudeatzeko eskumenak baditu ere, neurri horiek Madrilen konpromiso politikoa izatea ere beharrezkoa da". Izan ere, "ikasleei eta irakasleei eragiten dieten erabaki asko Gorte Nagusietan hartzen dira. Horregatik behar dugu Alberto Nuñez Feijoo Moncloara iristea, presidente izatea eta hezkuntza Espainiaren lehentasun nagusien artean kokatzea", aldarrikatu du.
Koalizioko hautagaiak nabarmendu duenez, "hori guztia posible izateko, aldaketa politikoa behar da, eta aldaketa hori datorren igandean hasiko da", esan du. "Datorren igandean gure seme-alaben etorkizuna izango dugu jokoan, Espainiarendako eta Nafarroarendako nahi dugun gizarte eredua izango dugu jokoan. Kongresuan indarra behar dugu Espainiako Gobernu berria babesteko, eta Senatuan indarra behar dugu Nafarroa defendatzeko", azpimarratu du.
Hori horrela, "beharrezko aldaketa nahi duzuen guztioi, Pedro Sanchezek altxatu duen harresia eraisteari, ezberdinen arteko elkarbizitza eta errespetua izateari, zerbitzu publikoek, hezkuntzak eta osasunak funtzionatzeari, erakunde publiko independenteak egoteari, azken finean, Sanchezen politikak geldiarazteari, Nafarroa protagonista egingo duen botoa UPN-PPren botoa" dela esan du.