Areto futbola

Arbizu Ezkaban erori zen eta Xotak partida atzeratu zuen

Guaixe

Xotak eta Mendialdea B-k partida atzeratu zuten. XOTA

Lehen maila autonomikoko zazpigarren jardunaldian Arbizuk ezin izan zuen Lacturale Orvinaren kontra.

Asteburuan emakumeen lehen maila autonomikoko zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Arbizu Kirol Taldeak Lacturale Orvina izan zuen aurkari Ezkaba kiroldegian. Orvinak partida goitik behera kontrolatu zuen eta, azkenean, 5-0 irabazi zion Arbizuri. Xotak Mendialdea B zuen aurkari Irurtzunen, baina bi taldeek partida abenduaren 14ra atzeratzea erabaki zuten (20:00). 

Gauzak honela, Mendialdea A da liderra (21 puntu), Xota zortzigarren (7 puntu) eta Arbizu Kirol Taldea hamalaugarren, punturik gabe. Azaroaren 29an Xotak Alde Zaharreko Kluba du aurkari Errotxapean (12:00). Arbizuk, aldiz, Mendialdea A liderra hartuko du azaroaren 28an (10:30) Arbizuko kiroldegian.