Geroa Baik emakumezkoak hautestontzietan defendatzera deitu ditu, berdintasunean eta konkistaturiko eskubideen alorrean ultraeskuinaren aurreratzeak dakarren negazionismoaren aurrean eta inboluzio arriskuaren aurrean. Pablo Azcona Kongresurako hautagaiak esan duenez, "berdintasuna ez dago betirako bermatua. Konkistaturiko eskubideek, horiek babesteko politikak behar dituzte, bai eta konpromisodun erakundeak eta eskubide horiek hautestontzietan ere defendatzeko prest dagoen gizarte bat". Azconak gaineratu duenez, "negazionismoa eta indarkeria matxista dagoenik zalantzan jartzen duten diskurtsoak, emakumeen eskubideekin harremana duten politika publikoetan atzerapausorik ekartzea ezin dugu onartu, PPk eta VOXek gobernatzen duten tokietan jada gertatzen ari den moduan”, ziurtatu du.
Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak azpimarratu duenez, “ultraeskuinaren aurreratzea, emakumeen eskubideendako, bizikidetzarako eta gizarte ereduarentzako arriskua da”, aldi berean defendatu “indarkeria matxistari ez zaiola adierazpenekin bakarrik aurre egiten, hautestontzietako botoekin baizik”. Azconak esan duenez, "Geroa Bairi emandako botoak ultraeskuinari aurre egiteko balio du, prebentzio politiken bitartez, hezkidetzarekin, baliabide nahikoekin eta funtzionatzen duten babes-mekanismoekin, hauek etengabe berrikusi behar direlarik emakumeen benetako beharrei erantzun diezaieten”.
UPNk Alderdi Popularraren duen aliantza zalantzan jarri du Azconak, PPk VOXekin akordio politikoak baititu, genero indarkeria ukatzen duen alderdiarekin alegia, eta UPN premiatu du azal dezan nola den bateragarria berdintasunaren usteko defentsa bat, errealitate hau ukatzen dutenekin akordioak lortzeko prest dagoen alderdi batekin duen aliantzarekin. “Genero Indarkeriaren Legea eta emakumeek pairatzen duten bazterkeriekin amaitzea helburu duen arau oro bertan behera uztea bere programan proposatzen duen alderdi bat, eta emakumeak emakume izateagatik pairatzen duten indarkeriari buruz hitz egiteko familia barruko indarkeria dioen beste alderdi bat”, zehaztu du.
Geroa Bairen zerrendaburuak adierazi duenez, “eskuin muturrak gobernatzen duen edo politikak baldintzatzen dituen tokietan, sexu eta ugalketa eskubideak murrizten dira, indarkeria matxista ukatzen da, berdintasun zerbitzuak desegiten dira eta hizkera feminista jazartzen da. Nafarroa aitzindaria izan da indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta berdintasunaren defentsan, eta orain emakumeen eskubideak irmotasun handiagoarekin defendatzeko unea da eta inboluzioaren aurrean defendatzeko ere”, berretsi du Geroa Bairen hautagaiak.
Bere aldetik, Mayte Espinosa Senaturako hautagaiak, hezkidetzaren garrantzia nabarmendu du desberdintasunei jatorritik aurre egiteko eta Geroa Bairen funtsezko papera gogorarazi du Nafarroan Skolae hezkidetza programa ezarri zenean, bai eta alor honetan Senatuan neurri zehatzak aldarrikatu dituenean. Era berean, indarkeria matxistaren prebentzio eta babeserako mekanismoetan hobekuntzak eskatzeko Geroa Baik agaratu duen lana azpimarratu du.
“Legegintzaldi honetan zehar, Geroa Baik proposaturik eta Uxue Barkos senatariaren ekimenez zehazki, Senatuak onartu dituen genero indarkeriaren aurkako planetan hezkidetza neurri zehatzak sartu dira”, nabarmendu du. Halaber, “VioGen sistema ebaluatzeko eta horren funtzionamendua sendotzeko ekimenak aurkeztu ditu ere, arrisku balorazioaren irizpideak berrikusteko eta erasotzaileen kontrolerako gailu telematikoen eraginkortasuna bermatzeko”.
Espinosak gaineratu duenez, “emakumeon babesak zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala behar ditu. Bizitzei buruz ari gara eta ezin dugu onartu emakumeak babestera bideraturiko tresnak, konfrontazio alderdikoirako edo desinformaziorako tresna bihurtzea”, adierazi du. Geroa Bairen Senaturako zerrendaburuak esan duenez, “mekanismoek huts egiten dutenean, gertaturikoa berrikusteko betebeharra dute erakundeek, bai eta indarkeria matxistaren prebentzio, arreta eta deuseztapenerako politikak sendotzeko beharrezkoak diren hobekuntzak martxan jartzeko betebeharra ere”, azpimarratu du Espinosak.
Zentzu horretan, indarkeria matxistaren aurrean prebentziorako eta babeserako mekanismoak sendotzearen beharra defendatu du Geroa Bairen hautagaiak eta ziurtatu du Geroa Baik VioGen eta COMETA sistemen berrikusketa eta hobekuntza planteatuko dituela Kongresuan eta Senatuan, horien funtzionamenduetan antzemandako akatsen aurrean. Halaber, eskumuturreko telematikoen erosketan Europako Fiskaltzak ireki duen ikerketa aipatu nahi izan du ere. “Geroa Baitik zaindari egongo gara gai honekin eta funtsezkoa deritzogu gertatutakoa argitzea eta, kasuan kasu, egon daitezkeen erantzukizunak garbitzea”, nabarmendu du.
Azkenik, bizitza politikoan parte hartzeko dei berezia egin die Espinosak emakumeei eta datorren azaroaren 29 bozkatzera joan daitezen eskatu die, eskuinaren eta ultraeskuinaren aurrean defendatzeko, bai eta emakumeen eskubideak ukatzen eta murrizten dituen ororen aurrean. “Konkistaturiko eskubideak ez dira bakarrik defendatzen. Ahots propiodun emakumeak behar ditugu, erabakitze guneetan eta gure etorkizuna erabakitzen dituzten politiken protagonista”.