Pilota

Nafarroako Gobernuak Pilota Mundiala irabazi zuen delegazio nafarra omendu zuen

Guaixe

Nafarroako Jauregiko Tronu gelan egin zen harrera ekitaldia. NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako presidente Maria Chivitek eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak nafar pilota delegazioari harrera egin zioten.

Espainiako selekzioak irabazi zuen Argentinan eta Uruguayn jokatutako Munduko Pilota Txapelketa. Nafarroako Gobernuak, Maria Chivite presidentea eta Rebeca Esnaola kirol kontseilaria buru zirela, omenaldia egin nahi izan zion selekzioko delegazio nafarrari. Selekzioko pilotarien artean Josu Igoa etxarriarra zegoen. Nafarroako delegazioko 40 pilotari eta teknikari inguru izan ziren Nafarroako Jauregira hurbildu zirenak. Maria Chivitek lorpenaren garrantzia nabarmendu zuen eta nafarrek lortutako dominekin “harro” zegoela aitortu zuen, emakumezko pilotariak nabarmenduz.