Lekeitioko Ikusgarri zinemak Arnasetik bideosormen lehiaketaren V. edizioko sari banaketa ekitaldia hartu zuen atzo, azaroak 26. DBH 3-4 mailan Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolako ikasleek jaso zuten saria Gure hizkuntza erabili, gure mundua hobetzeko lanagatik. Lehiaketan saritutako lanen egileek 500 euroko balioa duen bonua jaso dute, besteak beste, IrriSarri Land, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, hainbat ihes geletarako sarrerak, ikas bidaian edo EITBko Goazen! eta Irabazi Arte! telesailen merchandising produktuetan gastatzeko.
Lehiaketara Euskal Herri osoko 34 udalerri ingurutako 230 lan aurkeztu ziren. Arnasetik lehiaketa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk elkarrekin sustatutako Arnasa Gara ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrek euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena piztea eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko helburua du.
Lehiaketara Euskal Herri osoko 34 udalerri ingurutako 230 lan aurkeztu dira, parte hartzea %12 igo da aurreko urtearekin alderatuta. Publikoaren saria hautatzeko bozketa-epea 4.200 bozka baino gehiagorekin itxi da, bozka kopuruan % 15eko igoera izanda.
Arnasa Gara proiektua eta arnasguneak
Arnasetik bideo lehiaketa Arnasa Gara proiektuaren zati da. UEMA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak sustatutako proiektua da eta xedetzat du arnasgune diren udalerriei dagokien aitortza egitea eta bertako herritarrak ahalduntzea. Hiztun komunitate sendo bati esker, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriek dute arnasgune izendapena. Arnasa Gara kanpainak balioan jarri nahi ditu herriok, eta errekonozimendua adierazi nahi die urteetan euskararen ongizatearen alde izandako jarrerarengatik.
Eguneroko mintzajardun arruntetan bertakoen artean euskara nagusitzen den gune soziogeografikoak (auzoa, herria, eskualdea, harana…) dira arnasguneak. Arnasguneetan euskara belaunez belaun transmititzen ohi da familia gehienetan (gurasoen eta haurren artean); eta euskaraz mintzatzeko arau sozialak du indarra. Bertako herritarrak ahalduntzea da proiektuaren helburuetako bat euskaldun ahaldunduak dauden lekuetan euskararen aldeko arau soziala aldatzea askoz zailagoa izango delako.