Hauteskunde orokorrak 2026

Guaixek hauteskundeen emaitzak emango ditu zuzenean

Guaixe

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen eskolak itxi ondoren eta bozka kontaketa hasieratik, GUAIXE.EUS atarian herriz herriko emaitzak jarraitzeko aukera izanen da

Azaroaren 29aren iluntzean, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen emaitzak zuzenenean emanen ditu Guaixek. Sakanako herri guztietako bozkak ezagutzeko aukera izanen da.

Aurtengo berrikuntza Hego Euskal Herriko mapa izanen da, emaitzak jaso ahala herriz herriko mapa koloreztatzen joanen da. Hemen izanen duzue mapa ikusteko aukera, orain 2023ko emaitzak ikusgai daude, aurtengoekin konparaketa egin ahal izateko.