Durangoko Azokaren 61. edizioa izanen da aurtengoa, abenduaren 4tik 8ra izanen dena. Milatik gora kultur nobedade egonen dira, 286 erakusmahaitan banatuta, eta tartean sortzaile sakandarrak izanen dira. Abenduaren 5ean, 10:00etatik 11:30era, Ahotsenea Musika gunean, Plateruenan, Ane Martija musikari etxeberriarrak Hasi berriz diskoa zuzenean aurkeztuko du. Egun berean, 17:00etatik 18:30era, Gozategi talde urdindarrak Gozategi plaza dokumentala mustuko du , Zugaza zineman (Irudienea gunean). Nerea Balda idazle irurtzundarrak Amalurren kumeak liburua aurkeztuko du, abenduaren 8an, 14:00etan, Talaian, Erroa argitaletxearen eskutik. Bestetik, liburua aurkeztuko berri duen Jon Arretxe idazleak ez du Erein argitaletxearen Durangoko Azokako mahaian hutsik eginen. Besteak beste, hain zuzen, Atilaren gutizia eleberri berriarekin.